• index
index

Lege oharra

Nor garen: Identifikazio datuak

Web orri hau (www.luditoys.com) Luditoys Factory S.L.ren jabetzakoa da (NIF: B-20963328). Gipuzkoako merkatal erregistroan dago izen emana (2358 liburukia, 214 folioa, SS-30024 orria). Haren sozietate helbidea: Zirkuitu Ibilbidea, Industrialdea 15. pabilioia – 20160 Lasarte-Oria; telefonoa: (0034) 943 36 86 61; faxa (0034) 943 36 10 48; eta posta elektronikoko helbidea: info@luditoys.com

Domeinuaren izena Luditoys Factory, S.A.ren jabetzakoa da.

Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna

Luditoys.com web gunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzea edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Luditoys Factory S.L.en fitxategi automatizatu batera igaroko dira, datuen kudeaketa hobea egin dadin eta bezeroak Luditoys Factory S.L.ren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezan. Baina datu hauek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie Luditoys Factory S.L. ez den hirugarrenei utziko. Luditoys Factory S..L.k datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu. Erabiltzaileak baimena ematen dio Luditoys Factory S.L.ri bere datuen tratamendua eta erabilera Luditoys Factory S..L. osatzen duten taldeko beste enpresa guztiei uzteko, beti ere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Luditoys Factory S.L.ra jo beharko du (Zirkuitu Ibilbidea, Industrialdea 15. pabilioia – 20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa; Tel: 943 368661 Fax: 943 361048), edota helbide elektroniko honetara: info@luditoys.com

Web gunea erabiltzeko baldintzak

www.luditoys.com gunearen bidez erabiltzaileak zerbitzu bat kontratatzeko edo produktu bat erosteko bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Oro har erabiltzaileak web guneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako edukiak merkataritza-xedetarako ez erabiltzeko, bertako edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.

Luditoysek ematen du bide besterenak diren Interneteko helbidetara sartzeko, baina Luditoys Factory, S.L. ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaz ere.

TPV birtualaren erabilera, banku txartelarekin egindako ordainketetan

Erabiltzaileak banku txartelezko eragiketa egiteko Luditoys Factory S.L.k Euskadiko Kutxa finantza erakundearekin dauka kontratatuta TPV birtual baten zerbitzua. Honen bidez Visa, American Express eta Master Card banku txartelekin eragiketak modu seguru batean egin daitezke. Sistema honen erabilerari esker transakzioaren segurtasuna bermaturik dago, ezaugarri hauek direla eta:

  • Transakzioa egiten den uneko datu transmisioa Luditoysen eremutik kanpo gelditzen den konexio seguru baten bidez egiten da, SSL pasabidearen bidez (Secure Sockets Layer) hain zuzen, eta finantza entitatearengatik kudeatua izaten da.

  • Banku eragiketa osoa Luditoysen eremutik kanpo egiteak zera suposatzen du, Luditoysek banku txartelaren edota bere titularraren daturik ez duela gordetzen ezta bere baitan edukitzen ere. Datu horiek ez dira Luditoysetik igarotzen. Luditoysek, banku entitatearen kargu dagoen eragiketaren oniritzia besterik ez du jasotzen.

 Jabetza intelektual eta industriala

Luditoys Factory S.L.ren jabetzakoak dira Luditoysen web guneko diseinua, irudiak, argazkiak, markak, errotuluak, logotipoak, markoak, iragarki-bandak, softwarea eta bestelako sorkuntzak. Era berean, Luditoys Factory S.L.k legez eta modu esklusiboan ditu haiek ustiatzeko eskubideak.

Erabiltzaileak web orriko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; www.luditoys.com guneko edukiak baimenik gabe merkataritza-helburuetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea debekatuta dago, betiere Luditoys Factory S..L.ren aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean, eta hala badagokio, dagokion eskubideen jabearena.

Luditoys Factory S.L.k baimena ematen du beste web orrietan bere edukiak aipatzeko, betiere edukiak kopiatzen ez badira.

Luditoysen egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du Luditoys Factory S..L.k, aurrez abisurik igorri gabe ere; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu, handitu, edo itxuralda dezake nahi duenean.

 

Industrialdea 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34)943 36 86 61 · Fax: (00 34) 943 36 10 48

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna